Hasierako agurraren segidan, ofiziotako lana eman die Iñigok. 1) Seiak: bina bertso. Lehen bertsoan, zeinek eta zertan hutsegin dieten kantatuko dute. Bigarrenean, berriz, bertsolari bakoitzak nori eta zertan hutsegin dion. 2) Oihana eta Joanes: ama-semeak dira. Telebistako albistegia heltzean, amak itzali egiten du telebista, ez baitu jasaten albisteak emateko modua. Semeak ez itzaltzeko eskatu dio, informatu egin nahi duela eta. 3) Maialen eta Aitor: gazte kirolari baten gurasoak dira. Espainiako selekzioak deitu du. Aita joatearen aldekoa da; ama ez, ordea. Honaino lehen bideoak eman duena.