Emozioz gainezka Iñaki Artolarekin (Alegia, 2025-06-01) (27'51'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko ekainaren 3a

Sentimenduz, emozioz eta ilusioz betetako eguna izan da Altunaren eta Artolaren arteko finala. Telebista ikusteko pantaila handi bat ipini dute Alegiako plazan eta Bilbora joan ez diren herritar ugari hasi da plazara hurbiltzen, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Adin guztietako pilota zaleak elkartu dira Artolari babesa eman eta emozioak partekatzeko. Giro aparta sortu da Iñaki pantailan agertu denean eta aupa, biba, txaloak eta oihuak entzun dira partidak iraun duen bitartean, emozio nahasiak ere bai, batik bat amaiera aldera. Partida irabazterik izan ez duen arren, egundoko harrera egin diote, Bilbotik bueltan, plazara heldu denean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!