'Sagardogintzaren garrantzia gure historian' (Xabier Alberdi) (Altzo, 2025-03- 22) (41'17'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko maiatzaren 16a

Xabier Alberdi, Albaola Elkarteko eta Itsas Museoko zuzendari eta historialariak ‘Sagardogintzaren garrantzia gure historian’ hitzaldia eman du MUGA (Mila Urte Gipuzkoak eta Altzok) jardunaldien baitan.

Duela mila urteko datuak apurrak dira: dokumentu batzuk alde batetik eta arkeologia bestetik. Garai bateko ekonomian oso garrantzitsua zen produktuak kontserbatzea, hau da, epe luzean mantenduko zen baliabidea izatea. Dokumentuetan aipatzen diren ondasunak sagastiak eta soroak dira. XV-XVI-XVII. mendeetako dokumentuetan ikusten denez, nekazaritzak soberakina sortzen zuen sagastietan, eta horrela, baserria, sagardogintzaren beharretara egokitutako faktoria agro-industriala bihurtu zen. Modu honetara asetu ahal izan ziren burdingintza eta itsas jardueretako beharrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!