Landatarrak aho soinuarekin (TOLOFOLK) (Tolosa, 2025-04-26) (49'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko maiatzaren 1a

TOLOFOLK jaialdia bosgarrenez ospatu da aurten Tolosa herrian. Ekitaldi zabala aurkeztu dute antolatzaileek bost egunetarako. Eta horietako batean, Landa aita-semeen aho-soinu kontzertua izan da Tolosako Plaza Berrian.

Eguraldiak ez du batere lagundu, izan ere, euria egin du etengabe baina halere, ongi eutsi diete Landatarrek aho-soinuari eta umoreari. Markos Landa aitak CDa argitaratu zuen 1991n. Harrezkero, majinabat kontzertu emanak dituzte hiruren artean. Ordubeteko kontzertuan, baxua eta panderoaren laguntza izango du aho-soinuak. Gozatu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!