Harrera hunkigarria Iñaki Artolari (Alegia, 2025-03-30) (20'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko martxoaren 31

Harrera hunkigarria egin diote gauean herriko pilotari Iñaki Artolari. Jon eta Iñakik 22 eta 20 galdu dute Ezkurdia eta Rezustaren aurkako Binakako Txapelketaren finala.

Hala ere, emozioz betetako harrera egin diote herritarrek. Txalaparta, aurreskua, opariak… izan dira ekitaldian. Iñakik bihotzez eskertu du herritarrek emandako babesa. Ondoren, ia 400 lagun elkartu dira herriko frontoian afaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!