'Galtzaundin entierrua' (Tolosa, 2025-03-04) (26'26'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko martxoaren 8a

Iñauterizale talde batek ‘Galtzaundin entierrua’ egin du bigarrenez. Aurreko urtekoa ondo atera bazen, aurten jendetza bildu da Galtzaundiren entierruan. Ramos Azkarate zapatariak (1847-1904) idatzi zituen Santos Aldasoro Iriarte ‘Galtzaundi’-ri buruzko bertsoak.

Berdura Plazako 2. ezkaratzean eman zaio hasiera ekitaldi umoretsuari. Zenbaki horretan zuen Aldasorok bere zapatari postua. Sei bertso abestu dira guztira, bina bertso geldialdi bakoitzean. Ondoren kalejiran abiatu dira Udaletxeko Plaza Zaharrera. Azken geldialdia Arrameleko zubia eta Gorriti plazaren artean izan da. Hilkutxa lau zapatarik eraman dute. Dultzaineroen eta Lasko txarangaren esku egon da musika. Jendeari paperak banatu zaizkio eta indartsu kantatu ditu Galtzaundiren bertsoak, ondo pasatzeaz gain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!