Desafioa Orendainen (Orendain, 2025-01-18) (30'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 23a

Herri kirol erronka izan da Orendainen, hiru taldetan banatuta: Bidearte, Eltxo zaharrak eta Eltxo gazteak. Egin beharreko lana honako hau izan da: 50 kiloko harri bola 10 aldiz jaso; trontzan 3 mozketa egin; ingudea 20 aldiz jaso; 40 lokotx bildu-jarri biren artean; 25 kiloko txingekin 4 plaza egin; 40 kiloko zakuarekin 4 plaza egin eta frontoiari 4 itzuli eman. Eta hori guztia 3 aldiz.

Desafioaren aurretik haurrak ibili dira herri kiroletan. Animaziorik ez da falta izan eta jendeak lepo bete du Urritzondo pilotalekua. Desafioari eman zaio hasiera eta partaideak hasi dira lehian. Bideartek laster ireki du tartea eta bukaera arte eutsi dio, lanak 22 minutu eta 22 segundotan amaituz. Eltxo zahar eta gazteen artean lehia estua izan da, azkenean, Eltxo zaharrak gazteen aurretik jarriz. Ikuskizun ederra eman dute hiru taldeek, kirolezko esku-ematearekin bukatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!