Txerri festako bertsoak (2) (Abaltzisketa, 2024-12-28) (40'38'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 20a

Urtero bezala, txerri festa ospatu da Abaltzisketa herrian eta dozenaka herritar bildu dira udaletxeko ostatupera. Txorizoa, hirugiharra, urdaia, odolkia… denetik izan da jendearen gozamenerako. Eguraldi eguzkitsua lagun, giro ederra sortu da bertaratu direnen artean. Ohikoa denez, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek girotu dute eguerdi-arratsalde partea.

Ostatuko terrazan (ostatua itxita baitago) jardun dute bertsotan udaletxeko arkupeetatik etorrita. Lehen Azpikoetxe zegoen lekuan parkina dago orain. Hortik heldu diote biek ala biek. Monagillo kontuak ere aipatu dituzte. Eta azken geldialdi gisa, Elkartera etorri dira ostatutik: herritarrak zirikatu, mus kontuak, Uxueren pisu-jaurtiketako balentriak… Amaitzeko, koplatan aritu dira elkar mokoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!