Txerri festako bertsoak (1) (Abaltzisketa, 2024-12-28) (42'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 17a

Urtero bezala, txerri festa ospatu da Abaltzisketa herrian eta dozenaka herritar bildu dira udaletxeko arkupeetara. Txorizoa, hirugiharra, urdaia, odolkia… denetik izan da jendearen gozamenerako. Eguraldi eguzkitsua lagun, giro ederra sortu da bertaratu direnen artean. Ohikoa denez, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek girotu dute eguerdi-arratsalde partea. 

Inozente egunean bi inozente kantura etorri direla esanez eman diote hasiera. Hainbat bertso bota dituzte eguna aitzaki hartuta. Ausa-Gaztelu mendian ispilu erraldoi bat jarrita, Larraitz aldea egutera bihurtzeko asmoa dela ere adierazi dute. Zisneak ere agertu omen dira Alegiatik etorrita. Aurten Jaiotza ere falta da. Elkar mokoka aritzeko denbora ere hartu dute bi bertsolariek. Eta lehen saioa amaitzeko, puntutan jardun dute. Herriko ostatua pasa den abenduaren 22an itxi zen. Urtero egin ohi den ibilbideari segituz, ostatuko terrazara abiatu da segizioa, kafea hartu eta bertsoak entzutera. Itxita dagoenez, kandidatu bila aritu dira Soto eta Zubeldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!