Bertso saio musikatua (2) (Lizartza, 2024-12-28) (51'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 14a

Bertso saio musikatua antolatu dute Lizartza herrian eta elizan burutu da berau. Bertan sei protagonista izan dira: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak; eta, Aimar Karrika, bertsolaria baita, baina gaur gai-jartzaile gisa. Saioa ederra izan da eta ongi gozatu du bertaratu eta eliza bete duen jendeak.

Bigarren bideoan, honako hauek ikusi eta entzungo dituzu: 1) Iguaran eta Akizu bi zinegotzi dira. 2025ari begira lan ildoak finkatzeko asmoz galdetegi bat luzatu zitzaien herritarrei. 2) Iguaran eta Martin. Lehen zatian, hiru bertso: azken aitortzak azken arnasean da gaia. Bigarren zatian, bi bertso: hil ondorengo esandakoen eta esan gabekoen gogoeta. 3) Hirurentzat: ametsak, lotan gaudenean egiten ditugunak eta esna gaudenekoak. Iguaran gai da biak deszifratzeko eta bideratzeko. 4) Martinen urtebetetzea da. Zer oparitu? Gustuko izango ote du? 5) Puntutan hirurak. 6) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!