Bertso saio musikatua (1) (Lizartza, 2024-12-28) (43'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 10a

Bertso saio musikatua antolatu dute Lizartza herrian eta elizan burutu da berau. Bertan sei protagonista izan dira: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak; eta, Aimar Karrika, bertsolaria baita, baina gaur gai-jartzaile gisa. Saioa ederra izan da eta ongi gozatu du bertaratu eta eliza bete duen jendeak.

Saioa honela joan da lehen bideoan ikusiko dugun bezala: 1) Aurkezpena eta lehen agurra egin dute 3 bertsolariek. 2) Hirurentzat. Herri txikien alde onak eta ez hain onak. 3) Amatasuna Gabonetan. Alaiari ederra iruditzen zaio Gabon garaia. Maialeni ez. 4) Urte berri, asmo berri! Oihanak asmo berri bat aurkeztuko digu kopla bakoitzeko; Maialenek, segidan, asmo berri hori betetzeko egin beharrekoak zehaztuko ditu; Alaiak, asmo berri hori zergatik ez den beteko adieraziko du. 5) Oihana eta Maialen: maitasun isildua. Bizilagunak dira txikitatik, 70 urtekoak. Oihana Fausto izango da, eta Maialen, Mª Krutz. Bi familiak haserre egon dira betidanik. 6) Alaia txapelduna izanik, urte bukaerako balorazio, zorion eta aurrera begirako mezua emango du ETBn. Oihanak oinak emango dizkio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!