Urdax nagusi, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan (2) (Asteasu, 2024-12-14) (31'26'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 9a

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatu da Asteasuko frontoian. Lau harri ezberdinekin neurtu dituzte bertaratu diren 8 harri-jasotzaileak: 200, 175, 150 eta 125 kiloko harriak bizkarreratu behar izan dituzte. Partaideak, berriz, honako hauek: Jokin Eizmendi, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Gari Garmendia, Urdax Magunazelaia, Sergio Mielgo, Imanol Royo ‘Lartain’, Gorka Etxeberria eta Donostian bizi den Stepan Tsirkin siberiarra.

Bigarren bideoan 150 eta 125 kiloko harriekin egindako lana dago ikusgai. Faborito nagusia Urdax zen eta horrela izan da. Denera, 9.225 kilo jaso ditu eta 2.275 kilo atera dizkio bigarrenari, Jokin Eizmendiri. Hala ere, iazko edizioan baino 925 kilo gutxiago jaso ditu.  Gari Garmendiak aurrerakada itzela egin du iaztik hona: 625 kilo gehiago altxatu ditu. Xabier Aranburu ‘Guzta’-k ere 500 kilo gehiago jaso ditu eta Gorka Etxeberria ere ezin utzi aipatu gabe, lan aparta egin baitu oriotarrak 90 kilorekin. Harmailak zaletuz bete dira eta gozatu ederra hartu dute Magunazelaia eta beste harri-jasotzaileen ikuskizunarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!