Urdax nagusi, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan (1) (Asteasu, 2024- 12-14) (36'53'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2025eko urtarrilaren 4a

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatu da Asteasuko frontoian. Lau harri ezberdinekin neurtu dituzte bertaratu diren 8 harri-jasotzaileak: 200, 175, 150 eta 125 kiloko harriak bizkarreratu behar izan dituzte. Partaideak, berriz, honako hauek: Jokin Eizmendi, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Gari Garmendia, Urdax Magunazelaia, Sergio Mielgo, Imanol Royo ‘Lartain’, Gorka Etxeberria eta Donostian bizi den Stepan Tsirkin siberiarra.

Lehenengo bideoan 200 eta 175 kiloko harriekin egindako lana dago ikusgai. Faborito nagusia Urdax zen eta horrela izan da. Denera, 9.225 kilo jaso ditu eta 2.275 kilo atera dizkio bigarrenari, Jokin Eizmendiri. Hala ere, iazko edizioan baino 925 kilo gutxiago jaso ditu.  Gari Garmendiak aurrerakada itzela egin du iaztik hona: 625 kilo gehiago altxatu ditu. Xabier Aranburu ‘Guzta’-k ere 500 kilo gehiago jaso ditu eta Gorka Etxeberria ere ezin utzi aipatu gabe, lan aparta egin baitu oriotarrak 90 kilorekin. Ezin ahaztu Imanol Royo 'Laurgain' ere, goraka baitator zarauztarra. Harmailak zaletuz bete dira eta gozatu ederra hartu dute Magunazelaia eta beste harri-jasotzaileen ikuskizunarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!