Kristina Mardaras Sedrun, Oromiñoko irribarrea! (1) (Iurreta, 2024-11-21) (42'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abenduaren 30a

Bide urratzailea eta militante nekaezina da Kristina Mardaras Sedrun. Etxanoko Oromiño auzoan jaio zen 1948. urtean.

Herrigintzan, euskararen sustapenean ibili da bizitza osoan, talde lanean berak dioen moduan. Bertsolaritzan, lehenengo emakumea izan zen Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzen. Jakitun zen oholtzan bere presentzia hutsak mugatu egiten zuela gizon bertsolarien esateko modua eta handik aurrera, bertsolaritzan emakumeen presentzia bermatzea izan zen bere helburu. Bertsoez gain, Emakumeen Bira antolatzen ibili da 22 urtez, gau eskoletan irakasten, bertso saioak berpiztu eta antolatzen. Euskara zainetan darama eta irribarrea ezpainetan, horixe baita Kristina, Oromiñoko irribarrea.

 

Lehen bideoan, honako hauei buruz hitz egingo digu: hasteko, bere aurkezpena egingo digu eta, Sedrun, bere bigarren abizenaren nondik norakoak azalduko dizkigu; bertso zaletasuna nondik datorkion; Durangoko ikastolako bertso eskolan izena eman zuenekoa; zeintzuk ziren bertsolari erreferenteak; lehen plaza eta 1985eko Txapelketa; emakume bertsolarien oholtza gaineko presentziaz gogoeta eta abar. Goza dezazula, ikusle!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!