Jon, Jaione eta seme-alabak (2) (Abaltzisketa, 2024-11-29) (37'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abenduaren 28a

Gure betiko kantak eta beren uztako pare bat kantu eskaini dituzte Abaltzisketa herrian,  Aresoko ‘Jon, Jaione eta seme-alabak’ familiak edota taldeak. Jaione lehendik ere ezaguna bazen, orain seikote moduan dabiltza hara eta hona euskal kantak barreiatzen. Disko bat ere plazaratu dute aurten 11 kantuz osatua.

Jaionek soinu handia eta Jonek gitarra eta trikitia jotzeaz gain, atabala, txirula eta trikitia jotzen dituzte seme-alabek. Gainera, kantatu eta dantzatu. Seikote bikain honen eskutik zortzi kanta, fandangoa eta arin arina eta biribilketa entzungo dituzu bigarren bideoan: Topa dagigun, Ama gure ama, Zuri kantari, Txantxibiri, Erribera, Baldorba, Fandangoa / Arin arina, Xalbadorren heriotzean, Behin batian Loiolan eta Biribilketa. Gozatu eurekin batera kantatuz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!