XX. mende erdialdeko Aralarko artzaintza giroa azalduko digu Inaziok: bere saroia, joan-etorriak, ardiak, mendiko bizimodua, gazta egiteko modua... Beti ere Euskal Herri zaharrago eta aberatsago baten arrastoak azalduz. Bigarren bideo honetan ere gai ugari ukituko dituzte. Hona hemen batzuk: ardi gaitzak, gaztaren lanketa, abereak eta artzain txakurrak, sasi ardiak; ardien bazka (belarra, gatza, pentsua, otea), tratanteak.