Inazio Artano-Rexu Balerdi 'Ardi mutur gorri!' (1) (Tolosa, 2024-10-03) (46'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abenduaren 2a

Oraingoan Inazio Artano artzain amezketarra dugu berriemale, Rexu Balerdi bedaioarraren laguntzaz. Inazio Artano Sagastume, “Elorrain” baserrian jaio zen duela 93 urte. Ia 80 urtez jardun du artzantzan Aralarko Etitzegi parajean eta egun, Tolosan bizi da. Rexu Balerdi Ondarza, Bedaioko “Elizetxea” baserrian jaio zen duela 80 urte. Mutikotan hasi zen ardiekin, nahiz eta gerora, lantegian jardun bizimodua ateratzen. Egun, Altzon bizi da.

XX. mende erdialdeko Aralarko artzaintza giroa azalduko digu Inaziok: bere saroia, joan-etorriak, ardiak, mendiko bizimodua, gazta egiteko modua... Beti ere Euskal Herri zaharrago eta aberatsago baten arrastoak azalduz. Hontaz eta hartaz adituko ditugu bi artzainak: artaldea, negua pasatzera nora, beste animalia batzuk (ahuntz, txerri, basurde, azeri…), txabola eta lizarrak, ardi motak (mutur gorri eta beltzak, adardunak, gingiladunak), izenak, ardi beltzak, artilea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!