Euskal kantarien bizipenak-AHOTS HARIAK (2) (Kontzertua-Tolosa, 2024-11- 20) (25'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko azaroaren 27a

“Ahots hariak” deituriko dokumentalaren emanaldia izan da Tolosako Kultur Etxean. Inge Arin Larrañagak dioenez, Colette Larrabururen “Frankoren mende kantatzen genuenean” liburuan inspiratu da dokumentala burutzeko. Zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Dokumental honek, euskal kantariek, frankismo garaian izandako bizipenak biltzen ditu (1960-1975 artean bereziki).

Bigarren bideoan, bertaratu zirenen (Oskarbi taldea eta Pantxoa Carrere) kontzertua duzu ikusgai. Bost kantuz osatzen da berau: Androkanto, Oi! Pello Pello, Guek ajutu dugu, Azken dantza eta Izotz ondoko eguzki.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!