Udazkeneko VII. Zapi Janztea (3) (Zaldibia, 2024-11-09) (30'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko azaroaren 18a

Zaldibiako Zapiak Bat elkarteak antolatuta, Udazkeneko VII. Zapi Janztea bertso saioa izan da Zubiburu soziedadean. Bertan Ane Labaka, Julio Soto, Garazi Navarro eta Jexuxmari Irazu –iazko irabazlea- aritu dira. Bertso saio dotore ederra eskaini dute bertsolariek eta asko txalotu dituzte bertara bazkaltzera eta bertsoak entzutera hurbildu diren entzuleek. Saioko onena nor izan den jakiteko orduan –ez da epailerik izaten- entzuleen ardura da boto bidez aukeratzea. Kontaketa egin ostean, Julio Soto izan dela garaile esan du Iker Iriarte gai-jartzaileak. Ohiturari jarraituz, Irazuk lotu dio zapia Sotori.

1) Irazu Ernest Shackleton exploratzaile irlandarra izango dugu. Bere helburuetako bat Antartika zeharkatzea izan zen eta iragarki bat jarri zuen egunkari batean laguntzaile bila. Beste hirurak aurkeztu zaizkio. 2) Euskararen alde militatu dute Sotok eta Navarrok. Bilera batean daude. Iriartek zera eskatu die: bertsoak kantatzeko baina ileapaindegi eta estetika zentroetako lexikoa erabiliz. 3) Gai librean puntukako saioa. 4) Zapi janztea. 5) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!