1) Ane Labaka: gai-jartzaileak hiru bertso eskatu dizkio: senideekin hitz egiten ez diren gaien inguruko bertso bat; lagunartean hitz egiten ez direnak; eta bikotearekin hitz egiten ez direnak. 2) Launa puntu Juliori eta Jexuxmariri. 3) Garazi ordenagailuko desegin, iraganera begira dagoen botoia da eta Ane, aldiz, berregin, etorkizunera begira jartzen den botoia. 4) Laurak Zaldibiko koruko kideak dira. Anek oso ondo abesten du; Juliok, desafinatu egiten du; Jexuxmarik letra bat ere ez daki; eta Garazik, denbora gehiago ematen du tabernan kantari baino. 5) Jexuxmari eta Ane bikote dira: Jexuxmariri barrena jaten dio gauza batek, eta zera da, Ane garaieran altuagoa dela. 6) Juliorentzako gaia: Basque Team.