Udazkeneko VII. Zapi Janztea (1) (Zaldibia, 2024-11-09) (40'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko azaroaren 15a

Zaldibiako Zapiak Bat elkarteak antolatuta, Udazkeneko VII. Zapi Janztea bertso saioa izan da Zubiburu soziedadean. Bertan Ane Labaka, Julio Soto, Garazi Navarro eta Jexuxmari Irazu –iazko irabazlea- aritu dira. Bertso saio dotore ederra eskaini dute bertsolariek eta asko txalotu dituzte bertara bazkaltzera eta bertsoak entzutera hurbildu diren entzuleek. Saioko onena nor izan den jakiteko orduan –ez da epailerik izaten- entzuleen ardura da boto bidez aukeratzea. Kontaketa egin ostean, Julio Soto izan dela esan du Iker Iriarte gai-jartzaileak. Ohiturari jarraituz, Irazuk lotu dio zapia Sotori.

Derrigorrezko agurraren ondoren, gai-jartzailearen esanetara jarri dira bertsolariak. 1) Libreko saioa eginez ekin diote laurek, binaka: Soto eta Navarro; Labaka eta Irazu. 2) Soto eta Labaka zaldibiarrak dira eta urtez urte, beren auzoko jaiak antolatzen ibili dira. Labaka nekatu egin da eta uztera doa; Sotok, aldiz, eutsi egin nahi dio ardura horri. 3) Aurten bete dira 30 urte Goenkale sortu zela. Irazuk orduan Navarrok orain duen adina zeukan. Irazuk Navarrori Goenkale zer izan zen azalduko dio. Navarrok kuriositate edo galderaren bat egingo dio Irazuri. Honaino lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!