Arkeologia eta euskara (2) (Tolosa, 2024-10-12) (35'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko aza. 3a, 11:42

Galtzaundi euskara taldeak ‘Arkeologia eta euskara’ izan du hizpide urriko Sormenetik ekimenaren baitan. Fernando Rojo historialariaren gidaritzapean, hiru lagun ezagun elkartu dira zerkausiaren behe aldean, Oria ibaiaren alboan. Hirurak arkeologoak dira, hirurak tolosarrak eta hirurak, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide: Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran. Mattin Aiestaranek historia ikasi zuen eta egun, Irulegiko burdin aroko aztarnategiaren zuzendaria da. Leire Malkorra arkitektoa da formazioz eta lanbidez baina arkeologoa ere bai bokazioz. Juantxo Agirrek ere historia ikasi zuen baina arkeologoa ere bada, eta egun, Aranzadi Zientzia Elkartearen idazkari nagusia da.

Larunbe herriko Arriaundi mendian beste aurkikuntza bat egin dute: baskoien dibinitateari eskainitako harrizko aldare bat, latinez idatzitako testu bat duena. Aztarnategietan bertako herriko biztanleen laguntza izan ohi dute ikerlariek eta harreman estua sortzen da. Aurrera begirako ametsen jirabiran ere entzungo ditugu Aranzadiko kideak. Lidarra eta geofisikaren ekarpenei buruz ere ariko dira bigarren bideo honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!