Arkeologia eta euskara (1) (Tolosa, 2024-10-12) (38'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko aza. 1a, 20:11

Galtzaundi euskara taldeak ‘Arkeologia eta euskara’ izan du hizpide urriko Sormenetik ekimenaren baitan. Fernando Rojo historialariaren gidaritzapean, hiru lagun ezagun elkartu dira zerkausiaren behe aldean, Oria ibaiaren alboan. Hirurak arkeologoak dira, hirurak tolosarrak eta hirurak, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide: Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran. Mattin Aiestaranek historia ikasi zuen eta egun, Irulegiko burdin aroko aztarnategiaren zuzendaria da. Leire Malkorra arkitektoa da formazioz eta lanbidez baina arkeologoa ere bai bokazioz. Juantxo Agirrek ere historia ikasi zuen baina arkeologoa ere bada, eta egun, Aranzadi Zientzia Elkartearen idazkari nagusia da.

Juantxok, hasieran, euskarara nola egin zuen jauzi kontatuko digu. Segidan, arkeologiarako zaletasuna nondik eta nola jaso duten esango digute. Arkeologiaren eboluzioari buruz hitz egingo digu Juantxok. Fernandok galdera egin die hirurei: zein hizkuntzatan egiten da gaurko arkeologia? Leirek topatu zuen Irulegiko eskua eta honen inguruan jardungo du hizketan: aztarna txikiak agertzen hasten direnean ez omen da presaka jokatu behar, lasaitasun eta pazientziarekin baizik. Arkeologiari buruzko araudiak ezberdinak dira lurralde guztietan. Honaino lehen bideoak eman duena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!