Gregorio Etxeberria Agirre, Abaltzisketako bertsolaria (Orendain, 2024-10-11) (42'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urriaren 29a

Gregorio Etxeberria Agirre Abaltzisketako ‘Azafrane’ baserrian jaio zen, 1939ko martxoaren 12an. Beraz, 85 urte ditu orain. Hamabi urterekin morroi joan zen herri bereko Ipintza Barrena baserrira. Hamazazpi urterekin Altzoko Kaolin meategian aritu zen lanean. Soldadutza bukatu eta Arrasatera joan zen lanera, eta harrez geroztik bertan bizi da.

Patxi Zubeldia “Artxanberri” zaldibiar bertsolariaren iloba da, eta oso gaztetatik zetorkion bertsozaletasuna. Asko miresten zituen bere garaiko hainbat bertsolari: Uztapide, Lasarte, Lazkao Txiki... Soldadutza Donostiako Loiolako kuartelean egin zuen eta han ezagutu zuen Jexux Iruretagoiena "Baxakarte" bertsolaria; oso lagunak egin ziren, sarri jarduten ziren, eta asko indartu zitzaion aurretik zetorkion zaletasuna. Soldadutza bukatutakoan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 1962an, lehen aldiz. Hirurogeita lau eta 1967ko Txapelketetan ere hartu zuen parte. Lagun-arteko bertsolaria izan da batik bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!