Imanol Lazkano 'Hitzaren irulea' (3) (Azpeitia, 2024-07-27) (35'31'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urr. 8a, 21:07

Imanol Lazkano Uranga,  Azpeitiako Landeta auzoko Antzibarrena baserrian jaio zen duela 88 urte, 1936an. Sendi zabalean baserrian hezia, eraikuntza izan du ofizio eta bertsogintza afizio mina. Euskal Herriarekin, euskararekin eta bertsoarekin maitemindua, bide luzea egin du bertsolaritzaren lurretan. Goi mailako bertsolaria izaki, bost hamarkadetan ibili da plazaz plaza eta lau belaunaldi desberdinekin jardun da bertsotan garai eta tradizio desberdinetako bertsolarien arteko uztar lana eginez. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria izan zen 20 urtez. Hitzaren jostarien miresle, irule bikaina bera, ezagututako garaiez, bizipenez, gozoez eta mikatzez jardun zaigu. Imanol Lazkano, hitzaren irulea.

Hirugarren bideoan, hurrengoa duzu ikusgai: Bertso txapelketak bai baino… (2’35’’); omenaldi zalea ere ez (8’10’’); emakumeak bertsotan. Zer ekarri dio bertsolaritzari? (9’30’’); Imanolen bertsolari ereduak (11’50’’); bertso egile ona nahikoa al da bertsolari izateko? (20’40’’); bertsoaren amaierako arrazoia. Nor, aukeran? (21’25’’); zure gustuko umorea egiten duen bertsolaria (24’25’’); betelanean nabarmendutakoak (27’30’’) eta Bertsozale Elkarteko Lehendakari (29’25’’).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!