Ostolaza-Izeta III.aren azken plaza (2) (Omenaldia-Aizarnazabal, 2024-09-29) (34'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urriaren 6a

Aizarnazabalen, San Miel jaien baitan egin dute azken plaza Joseba Ostolaza eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III., harri jasotzearen munduko bi maisuk. Plaza jendez gainezka dela eta euren ikasleen babesarekin, 100 kiloko zilindro kopa 101 aldiz bizkarreratu dute bien artean. Beren adina izan da bakoitzak egin behar zuena: Izetak 50 jasoaldi eta Ostolazak 51.

36 harri-jasotzaile eta laguntzailek hartu dute parte bertan eta era askotariko erakustaldiak eskaini dituzte Izeta eta Ostolaza harri-eskoletako gazteek jendearen gozamenerako. Bigarren bideo honetan ere hainbat erakustaldi ikusiko ditugu harri ezberdinak erabiliz: 125 kiloko kubikoa, zilindro kopa eta errektangularra; Ostolaza eta Izeta III.aren azken harri-jasotze saioa; ingude jasotzea Josetxo Urrutiaren eskutik; Izetarrak zilindro kopa astinduz; Izeta III.aren seme den Unaxen plazaratzea; bi omenduen agurra; Ostolaza Etxabe ahizpek eskainitako aurreskua eta oroigarriak, Iñaki Perurena, Goenatxo… Ostolaza harri-eskolakoen bertsoak eta udal-ordezkarien bertso eta oroigarriak. Azken plazaratze eta omenaldi bikaina San Miel egunez Aizarnazabalen izan dena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!