Ostolaza-Izeta III.aren azken plaza (1) (Omenaldia-Aizarnazabal, 2024-09-29) (29'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urriaren 6a

Aizarnazabalen, San Miel jaien baitan egin dute azken plaza Joseba Ostolaza eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III., harri jasotzearen munduko bi maisuk. Plaza jendez gainezka dela eta euren ikasleen babesarekin, 100 kiloko zilindro kopa 101 aldiz bizkarreratu dute bien artean. Beren adina izan da bakoitzak egin behar zuena: Izetak 50 jasoaldi eta Ostolazak 51.

36 harri-jasotzaile eta laguntzailek hartu dute parte bertan eta era askotariko erakustaldiak eskaini dituzte Izeta eta Ostolaza harri-eskoletako gazteek jendearen gozamenerako. Lehen bideoan, honako harri hauek erabili dituzte: Xiete harria (189,400 kg); 100 kiloko zilindro zaharra; 200 kiloko errektangularra; 50 eta 63 kiloko zilindroak; 175 kiloko zilindroa eta 63 kiloko kubikoa. Enbor bana ere mozten ikusiko dituzu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!