Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria izan zen 20 urtez. Hitzaren jostarien miresle, irule bikaina bera, ezagututako garaiez, bizipenez, gozoez eta mikatzez jardun zaigu. Imanol Lazkano, hitzaren irulea.
Bigarren bideoa, honela dator: Lehenengo plaza noiz, eta azkena (2’15’’); bertsozaletasuna (6’07’’); bertsotarako trebakuntza (16’20’’); 60ko hamarkadaren bulkada bertsolaritzari (17’52’’); 70eko bertso-eskolen sorrera (24’38’’); bertsolaritzaren aurrerakada handia eta ahulguneak (28’08’’); belaunaldi ezberdinengandik jasotako irakaspenak (32’24’’) eta bapateko hainbat bertso (37’13’’).