Imanol Lazkano 'Hitzaren irulea' (1) (Azpeitia, 2024-07-27) (41'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urriaren 1a

Imanol Lazkano Uranga,  Azpeitiako Landeta auzoko Antzibarrena baserrian jaio zen duela 88 urte, 1936an. Sendi zabalean baserrian hezia, eraikuntza izan du ofizio eta bertsogintza afizio mina. Euskal Herriarekin, euskararekin eta bertsoarekin maitemindua, bide luzea egin du bertsolaritzaren lurretan. Goi mailako bertsolaria izaki, bost hamarkadetan ibili da plazaz plaza eta lau belaunaldi desberdinekin jardun da bertsotan garai eta tradizio desberdinetako bertsolarien arteko uztar lana eginez. 

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria izan zen 20 urtez. Hitzaren jostarien miresle, irule bikaina bera, ezagututako garaiez, bizipenez, gozoez eta mikatzez jardun zaigu. Imanol Lazkano, hitzaren irulea.

Denera, 4 bideo dira. Lehen bideoan, honako hauei buruz ari da: Bere aurkezpena (1’39’’); baserritarren nortasuna (4’41’’); eskola (8’07’’); soroan aurkitutako ontzako urrea (11’50’’); hizketarako trebezia duen jendea (17’25’’); eskola amaitu eta lanera (23´05’’); eraikuntzak ba al du bertsotik, eta alderantziz? (28’50’’); gauzen aurreikuspena (31’00’’) eta, eraikuntza, bertsoak… ordu ugari etxetik kanpo (37’30’’).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!