Bertso saioa (1) (Amezketa, 2024-08-25) (39'46'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko irailaren 24a

Bertso saioa antolatu dute Amezketan, bertako herri-jaien baitan. Bost protagonista izan dira bertan Imanol Artola ‘Felix’-en aginduetara: Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Agin Laburu, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran.

Sarrerako agurren ondoren, ofizioak eta puntuak etorri dira. 1) Onintza eta Bixente: nola kudeatu festetako zaborraren kudeaketa? 2) Oihana eta Agin: auto batean datoz Alegitik Amezketara. Errepide ertzean lanean ari dira. Guztiak gizonezkoak dira eta gehienak, atzerritarrak. 3) Enbeita eta Peña: Enbeita hortentsien jabea da. Peña lore hori lapurtzera etorri da baina Onintzak ikusi egin du. 4) Puntuak Oihanari. 5) Oihana, Agin, Anjel Mari eta Bixente: sagardo dastatzea hasi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!