Bedaioko Ingurutxoa (Bedaio, 2024-09-08) (11'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko irailaren 20a

Harri-jasotzaileen ekitaldi bikainaren ondotik, txistulari, bandera-zain eta 16 bikotez osatutako taldeak, Bedaioko Ingurutxoa eskaini zuen.

Juan Antonio Sarasola txistulari ospetsua bertakoa zen, eta berau Gipuzkoako eta Nafarroako herri askotan ibili zen txistulari gisa, eta uste da, berak ekarri zuela Nafarroatik dantza mota hau eta konponketak egin zizkiola. Garai batean maiz dantzatzen omen zen igande arratsaldeetan. Egun, Bedaioko Jaien baitan bakarrik egiten dute. Nafarroako hainbat herritan dantzatzen dute bikote mistoak osatuta. Gipuzkoan, Bedaion eta Ugarten bakarrik dantzatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!