Bertso saioa (3) (Amezketa, 2023-08-24) (23'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abuztuaren 24a

Bertso saio bikaina antolatu da Amezketan, San Bartolome jaietan. Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean, sei bertsolari oholtzaratu dira: Anjel Mari Peñagarikano, Bixente Gorostidi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio.

1) Gorostidik eta Colinak bikotea osatzen dute. Colinak ez du beroa jasaten eta ez da erraza bere ondoan egoten. 2) Peña eta Irazu. Peña gustura aritzen da baratzean. Irazu, berriz, ez da inoiz jardun baratzean baina laguntzeko prest dago. Peñak mina hartu du eta bizilagunari deitu dio. 3) Puntukako saioa egin dute Ibarzabal eta Lujanbiok. 4) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!