Bertso saioa (2) (Zizurkil, 2023-08-15) (34'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abuztuaren 14a

Bertso saio bikaina antolatu dute herri-jaien baitan, Zizurkilen. Sei bertsolari igo dira oholtzara Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailea gidari izanik: Unai Mendizabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia (Irazuren ordez), Andoni Egaña eta Sustrai Colina.

1) Mendizabal, Martin, Lujanbio eta Zubeldia ETBko kazetariak dira: Mendizabal merkatalgunean, Martin Hernion, Lujanbio Tuteran eta Zubeldia hondartzan aurkitzen dira. 2) Mendizabalek apusturen bat egin nahi du eta Egañari deitu dio inspirazio bila eta prestaketan lagunduko ote dion galdezka. 3) Lujanbio Euskal Herrira itzuli da baina lanik ez dauka. Alaia lagunari bere etxean geratu ote litekeen galdetu dio, eta baietz. Baina… 4) Mendizabal: zerbaitetan sinistu edo helduleku beharra izan ohi du gizakiak. 5) Lujanbiok taberna bat du herri txiki batean. Pareko taberna hartu du Colinak eta ez du gastronomiara soilik mugatu nahi. Honera arte, bigarren bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!