1) Bostak: Beñat udalekuko begiralea da eta beste laurak, haurrak. Gauetan, ezinak, negarrak, gogoak… izaten dituzte haurrek. 2) Beñat eta Eki urtaroak dira: Beñat, uda eta Eki, udaberria. 3) Jon eta Danel, puntutan. 4) Azken agurra.
Harituz, Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak eta Amezketako San Martingo etxolako arduradunen artean antolatu dute Harituz-eko bertsolari gazteen saio hau. Bertan, 5 protagonista izan dira Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean: Beñat Zeberio (Asteasu), Eki Mateorena (Leitza), June Aiestaran (Beasain), Jon Mendiluze (Irura) eta Danel Etxeberria (Tolosa).
1) Bostak: Beñat udalekuko begiralea da eta beste laurak, haurrak. Gauetan, ezinak, negarrak, gogoak… izaten dituzte haurrek. 2) Beñat eta Eki urtaroak dira: Beñat, uda eta Eki, udaberria. 3) Jon eta Danel, puntutan. 4) Azken agurra.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?