Bertso saioa San Martingo etxolan (2) (Amezketa, 2024-07-19) (25'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abuztuaren 4a

Harituz, Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak eta Amezketako San Martingo etxolako arduradunen artean antolatu dute Harituz-eko bertsolari gazteen saio hau. Bertan, 5 protagonista izan dira Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean: Beñat Zeberio (Asteasu), Eki Mateorena (Leitza), June Aiestaran (Beasain), Jon Mendiluze (Irura) eta Danel Etxeberria (Tolosa).

1) Zeberio, Mateorena, Mendiluze eta Etxeberria: hondartzarako plana egin dute. Etxeberriak uretan egon nahi du une oroz; Mendiluzek eguzkia hartu nahi du; Mateorenak paseoak eman nahi ditu eta umearena egin; Zeberiok, azkenik, eguzkitakoaren azpian egon nahi du garagardo eta guzti. 2) ‘Ez ikusiarena egiteko esan dizu’ lemari, hiru bertso. 3) Mendiluze eta Mateorena aita-semeak dira. Semeari bikotekiderik ba ote duen galdetzen dionean, askotan erantzun zakarra jaso ohi du. 4) Aiestaran eta Etxeberria: etxera sartu orduko, berehala ohartu da June etxean norbait ibili dela. Armairua ireki eta bertan topatu du Danel, lapurtu nahi zituenak eskuetan dituela. Honaino eman du bigarren bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!