Bertso saioa San Martingo etxolan (1) (Amezketa, 2024-07-19) (30'08'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko abuztuaren 3a

Harituz, Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak eta Amezketako San Martingo etxolako arduradunen artean antolatu dute Harituz-eko bertsolari gazteen saio hau. Bertan, 5 protagonista izan dira Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean: Beñat Zeberio (Asteasu), Eki Mateorena (Leitza), June Aiestaran (Beasain), Jon Mendiluze (Irura) eta Danel Etxeberria (Tolosa).

1) Hasierako agurra. 2) June Aiestaran eta Jon Mendiluze: ‘Gaurko gazteak…’, honela esaldi ugari hasten dira eta horietatik asko negatiboak dira. 3) Danel Etxeberria eta Eki Mateorena: lagunak dira eta Mediterraneo aldera joan dira oporretan. Euren hotelaren parean bertako herritarrak ari dira protestan. 4) Beñat Zeberio eta June Aiestaran: hamaikak aldera, Beñat etxola irekitzera etorri da eta June, itzalik oneneko mahaiaren ondoan dago eserita, lagunak etortzen direnerako mahaia hartuta, bazkaltzeko asmoz. Baina ordu bi eta erdietan lehen euri tantak hasi dira. 5) Eki: dozena-erdi punturi erantzun die. Hau da lehen bideoak eman duena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!