Trikitilari eta dantzarien tarte txiki baten ostean, bertsolarien azken saioa dator. Rexu dantzariak, nahiz eta 80 urte eduki, ez du aukerarik galtzen soinu-hotsa entzutean. Bere sasoia, afizioa, gogoa, eta eurenak ere izan dituzte hizpide. Amaiera aldera puntutan aritu dira eta azken agurrekin eman diote bukaera aurtengo bertso-bazkariari.