Bertso saioa (Lizaso-Mendiluze) (1) (Azkarate, 2024-07-07) (36'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 30a

2024ko Azkarateko jaiak, San Fermin egunez. Protagonistak, Mendiluze eta Lizaso. Jende guztia Balerdi Elkartean aurkitzen da salda hartzen edo hamaiketakoa egiten, Altuna eta Peña II.aren arteko pilota partida ikusiz. Partida amaitu eta jendea plazara hurbildu da eta bertsolariek saio libreari ekin diote.

Hitzek garrantzi handia dutela, ongi erabiliz gero, esanaz hasi da Lizaso. Hitzaren inguruan jardun dute. Mendiluzek galderak egin dizkio: zenbat aldiz eman duen hitza eta zenbatetan bete. Meza kontuekin ere jardun dute. Doinua aldatu eta pelotako finalari heldu diote. Plazakoa amaitzeko puntukako saioa egin dute. Bazkalondoan berriro heldu diote  saio libreko bertsogintzari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!