Bertso saioa (3) (Berastegi, 2023-08-10) (31'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 28a

Bertso saio aparta antolatu dute Berastegin, urtero lez Salontzoak heldu direla-eta. Bertan sei bertsolari izan dira Iñigo Gorostarzu gai-jartzailea gidari dutela: Alaia Martin, Aitor, Mendiluze, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Joanes Illarregi. Eskola atariko karpapean izan da ekitaldia eta aulki denak hartu ditu bertara joan den jendeak.

1) Andoni A-15eko Berastegiko bypass-ean lanean ari da. Kotxe-ilarak egiten dira eta jendeari hainbat gauza gertatu zaizkio. Atzean dauden bostei zer gertatu zaien esango digu. 2) Alaia eta Oihanak denbora dexente hartzen dute euren barrura begira: sentimenduak kudeatu, hausnarketak egin, informazioa jaso… hori guztia egiteko denbora asko behar da baina ama direnetik denbora gutxiago daukate. 3) Mendiluze, Egaña, Elustondo eta Illarregi: puntukako saioa. 4) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!