Bertso saioa (1) (Berastegi, 2023-08-10) (37'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 26a

Bertso saio aparta antolatu dute Berastegin, urtero lez Salontzoak heldu direla-eta. Bertan sei bertsolari izan dira Iñigo Gorostarzu gai-jartzailea gidari dutela: Alaia Martin, Aitor, Mendiluze, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Joanes Illarregi. Eskola atariko karpapean izan da ekitaldia eta aulki denak hartu ditu bertara joan den jendeak.

Lehen bideoan, segidan datozen ofizioak ikus-entzun ahalko dituzu: 1) Seiak, bina bertso: prezioak gora doaz eta soldatak ez. Zertan aurreztu duzue? Zer ez duzu erosiko? 2) Alaia eta Andoni: Barbie pelikula. 3) Aitor abiadura handian ibiltzen zen kotxearekin gaztetan. Bere biloba ere horrela dabil baina, orain, beste begirada du Aitorrek. 4) Nerea eta Oihanak herriz aldatzea erabaki dute, beraien umeak ikastolan bizi duen egoera dela-eta. Gaur dute lehen eguna bigarren herrian, eta kezkatuta daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!