Amuriza, Oizpeko txoria! (3) (Berriz, 2024-06-15) (32'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 24a

Hamaika jardun eta ahaleginetan ibilitako gizona da Xabier Amuriza, beti ere euskara eta Euskal Herria gogoan dituela. Oraingoan kopla eta bertsoz (edo bertso eta koplaz) arituko zaigu, barne muinetatik: etxeko tradizioa, haurtzaroko oroitzapenak, erreferenteak eta bertso-lagunak, estetika... Xabier Amuriza, Oizpeko txoria.

Altzo herriarekiko izan duen harremana eta bere herri kuttunak; Gipuzkoa zer izan den berarentzat; Xabierren debuteko bertsoak buruz ikasi zituenaren oparia; musika eta Gipuzkoako eta Bizkaiko doinu tradizionalak… gai hauen ingurukoak entzungo dituzu hirugarren atalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!