Amuriza, Oizpeko txoria! (1) (Berriz, 2024-06-15) (45'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 23a

Hamaika jardun eta ahaleginetan ibilitako gizona da Xabier Amuriza, beti ere euskara eta Euskal Herria gogoan dituela. Oraingoan kopla eta bertsoz (edo bertso eta koplaz) arituko zaigu, barne muinetatik: etxeko tradizioa, haurtzaroko oroitzapenak, erreferenteak eta bertso-lagunak, estetika... Xabier Amuriza, Oizpeko txoria.

Lehen bideoan, honako garai, egoera eta gaien inguruan jardungo du Xabierrek: aurkezpena, noiz eta non jaioa den; haurra zeneko bertso giroa, aitaren bertso zaletasuna; bertsozale izatetik bertsolari izaterainoko ibilbidea; koplaritza eta bertsolaritzaren artekoak; lehen bertso idatziak eta bat-bateko bertsoak eta jarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!