'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua (2) (Muxika, 2024-07-04) (45'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 21a

‘Ez da kasualitatea’ bertso saioa egin dute Muxika herrian. Bertan, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza aritu dira bertsotan, Oihana Arana gai-jartzailea gidari izanik. Musika arloaz, berriz, Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina) arduratu dira. Jende ugari bertaratu da saioaz gozatzera.

1) Enbeita, Ibarzabal eta Alberdi pisu berean bizi dira. Amuriza, berriz, etxe horretako teilatuan bizi den katu kuxkuxero bat da. Beste hirurak etxean bakarrik daudenean, telebistan zer ikusten duten kontatuko du Mirenek. 2) Alberdik usaimena oso garatua du. Ze usaimen dauka bizitzak? Eta, udak? 3) Laurak: umorezko bakarrizketa asko ugaritu da eta grazia gehien egiten dutenak gizonezkoen bakarrizketak dira. Politikoki egokia izan daitekeelako, erabaki dute Onintza izango dela monologoak egingo dituena. 4) Libreko saioa kopletan. 5) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!