'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua (1) (Muxika, 2024-07-04) (48'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 18a

‘Ez da kasualitatea’ bertso saioa egin dute Muxika herrian. Bertan, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza aritu dira bertsotan, Oihana Arana gai-jartzailea gidari izanik. Musika arloaz, berriz, Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina) arduratu dira. Jende ugari bertaratu da saioaz gozatzera.

Ohiturazko agurren ostean, ofiziotan edo egoera ezberdinetan jarri ditu Oihanak bertsolariak. 1) Onintza eta Nerea: biak bertso-eskolako kide izan ziren nerabetan. Onintzak lortu zuen besteen begietara, bertsolari izatea. Nereak utzi egin zuen baina lagunak dira oraindik. 2) Uxue eta Mirenek prentsan egiten dute lan. Beren egunkariak aldaketa bat behar du. Mirenen ustez, albiste txar-txarrek denbora gutxiegi irauten dute agendan. Uxuek, berriz, denborapasak bitik hiru orrira pasatzea hobe dela pentsatzen du bizi garen garai zailotan. 3) Nerea Ibarzabal: deskribatu dizkiguzu hiru une zoriontsu poema baterako. 4) Onintza eta Miren helduak dira. Udaleku sorpresa bat antolatzea otu zaie beren lagun eta ingurukoentzat, apur bat nostalgiatik eta apur bat mundutik ihes egiteko aitzakiarekin. 5) Uxue eta Nerea elkarren ligea izan ziren aspaldian. Parrandan elkartu dira gaur eta berbetan ari dira nostalgiatik. Uxuek ez dauka batere argi ligatzen ari diren edo ez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!