Harri Txikiak-Gipuzkoako Txapelketa 2024 (Andatza-Aia, 2024-06-30) (46'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 15a

Harri Txikien Txapelketa, Gipuzkoakoa, jokatu da Aiako Andatza auzoan. Zortzi emakume izan dira parte hartu dutenak (Nerea Arruti eta Aroa Santxez bajan daude): Udane Ostolaza, Lierni Osa, Goizeder Abendibar, Maddi Gesalaga, Olaia Esnaola, Garazi Ansa, Estefania Etxebeste eta Ainitze Zumeta.

Jende asko hurbildu da harri-jasotzaileen lanak bertatik ikustera. Pisu berdineko (62,5 kg) hiru harri ezberdin jaso behar izan dituzte, hiru minutuko txandan, ordena honetan: zilindroa, kuboa eta bola. Ainitze Zumeta zarauztarrak abantaila handiz jantzi du txapela, 5125 kilo jasota. Lierni Osa zarauztarrak eta Olaia Esnaola azpeitiarrak osatu dute podiuma.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!