Kintopekoen harri-jasotze txapelketa eta orga joko txapelketa (Elkano-Aia, 2024-06-30) (30'34'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko uztailaren 8a

Herri kiroletan, Gipuzkoako bi txapelketa jokatu dira Aiako Elkano auzoan, bertako jaiak direla medio. Lehena, kintopekoen (19 urte) harri-jasotzea izan da; bigarrena, berriz, orga jokoa. Hiru kirolarik hartu dute parte modalitate bakoitzean.

Harrietan (100 kiloko zilindroa eta kubikoa), Imanol Royo ‘Lartain’, Jon Agirre eta Aratz Zubeldia izan dira protagonistak eta hiru minutuko saioa egin dute harri bakoitzarekin. Imanol Royo, gaztea izanik ere, eskarmentu handiko harri-jasotzailea da eta berak eraman du txapela 5500 kilo jasota. Beste biak, hasi berriak, atzerago geratu dira. Orga jokorako Jokin Eizmendik, Aimar Galarragak eta Unai Goitiak eman dute izena. 175 kiloko zama airean hartu eta itzuliak eman dizkiote gurdiari. Unai Goitiak lortu du lehen postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!