San Joan Dantza eta Soka Dantza (Abaltzisketa, 2024-06-23) (38'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 24a

San Joan bezpera izanik, suak piztuko dira hor eta han, edonon. Solstizioaren ospakizuna oso antzinakoa da munduan eta Euskal Herrian.

Udako solstizioan izaten da egunik luzeena eta suak eguzkiaren izenean piztu ohi dira, suak eguzkia sinbolizatzen baitu. Abaltzisketan ere piztu dute sua eta berrogei dantzari plazaratu dira San Joan Dantza eta Soka Dantza egitera. Dantzariek suaren aurrean eta bere ingurumarian egin dute dantza Iñaki Artola soinujoleak jotako doinuekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!