Gazteen arteko herri-kirolak (Abaltzisketa, 2024-06-23) (19'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 24a

Herri kirol saio bikaina antolatu eta burutu dute bertako gazteek San Joan jaien baitan.

Herriko hogeita hamar gaztek hartu dute parte antolatu dituzten 10 jarduera ezberdinetan: sokatira, ingude jasotzea, sagarrak kizkiarekin saskiratzea, txinga-eroatea, zaku-eramatea, zaku karrera, korrika, harri-jasotzea, pisua arrastan eramatea eta lokotx-biltzea. Hamabost laguneko bi taldetan banaturik, sokatirarekin eman diote hasiera eta lokotx-biltzearekin amaitu, eta hori, bi alditan. Eguraldi euritsua izanik, ateri eutsi dio baina zorua bustia zegoenez, arriskua ere hortxe egon da. Jende andana hurbildu da plazara eta biziki txalotu du gazteen ahalegina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!