Bertso desafioa Kantabriko tabernan (Tolosa, 2024-05-31) (47'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 11

Bertso desafioa izan da Tolosako Kantabriko tabernan. Etxe hau oso ezaguna da herri-kirol munduan, bertan eztabaidatu eta itxi baitira apustu sonatuak. Oraingoan, ordea, beste kirol batez ari gara: hitzaren kirola edo jolasa. Tolofolk jaialdi arrakastatsua antolatzen duen ‘Jea-jeaka’ kultur elkarteak batu ditu Kantabrikon bi belaunalditako bi bertsolari: alde batetik, buruz buru lau txapel dituen Andoni Egaña (62 urte) eta bestetik, Danel Etxeberria (16 urte) gazte tolosarra.

Gazteak ausarta dela eta bertsotan moldatzen dela erakutsi du afal ondorengo ordu eta erdiko saioan. Berrogeita bost bat lagun bildu dira mahaiaren bueltan eta ederki gozatu dute bertsolarien jarduna. Gai librean ikusiko dituzu lehen ordu erdian, Egañak maisuki gidatuta. Aurkezpenarekin hasi dira; gero, Danelen txirrindu zaletasunari buruz jardun dute eta ikasle gisa ona al den galdetu dio Andonik. Musika zaletasunaren inguruan ere aritu dira. Lehen gaia etorri da: Kantabriko etxean desafio asko itxi dira. Zuenak ere belaunaldien arteko bertso desafioaren antza du. Bigarren gai bat ere jarri zaie: Andoni Urkullu da eta Danel, Pradales.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!