Udaberriko Mahala Sega Saria (Gaztelu, 2024-05-19) (23'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko ekainaren 9a

Gazteluko Herri Kirol Taldeak antolatuta, Udaberriko Mahala Sega Saria egin da Gaztelun bertan. Gaztetxo eta helduen artean osatu dituzte bikoteak, eta txanda librean aritu dira binaka segalariak.

Horien ondoren heldu da txikienen txanda. Denera zazpik egin dute segan bakarka. Binaka jardun dutenen helburua ez da nork ebaki azkarren izan, txukun moztea baizik. Jendea bildu da eta giro ederrean aritu dira segalariak, sega zorrotzaileak eta belar biltzaileak. Guztiek jaso dute Mahala etxeak emandako saria. Orotara hogeita bost bat lagunek egin dute segan. Amaieran argazki batean jaso da guztien partaidetza eta hamaiketako eder batekin eman zaio bukaera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!